San Nikolas jaiak 2023

Pello eta Nikolasa erraldoien eta buruhandien kalejirarekin abiatuko dira gaur San Nikolas jaiak

Andrea Zipitria 2023ko abe. 5a, 15:39

Pello eta Nikolasa erraldoiak kultur etxea aurrean kalejira hasteko prest.

Lau egunez festak ez du etenik izango herrian. Musikak, kirol ekintzak, gastronomiak, haurrentzako jolasek eta Pello eta Nikolasak hartuko dute herria, bizilagunen gozagarri.

Gaurko eguna egutegian gorriz markatuta izan ohi dute oriotarrek, San Nikolas jaiei hasiera iragartzen duelako. Gaur arratsaldean, 18:30ean hasita, Pello eta Nikolasa erraldoien, buruhandien eta Danbolin musika eskolako txistu taldearen kalejirarekin abiatuko dituzte jaiak, eta lau egunez festa giroa izango da nagusi herrian. 

Egitaraua:

Abenduak 5, asteartea. San Nikolas bezpera                          
18:30. Pello eta Nikolasa erraldoiak, buruhandiak eta Danbolin musika eskolako txistu taldea.
19:00. Joselontxos txaranga. Ibilbidea: Ibai Ondo, Aita Lertxundi, Aritzaga eta Plaza.
20:00. Festen hasierako txupinazoa eta arrantzale zapiak janztea. Herritarrei dei egiten zaie festetan arrantzale zapia janzteko.
Segidan, Joselontxos txaranga eta txosna irekiera. Ibilbidea:  Plaza eta Aritzaga.
22:30. Kontzertuak: Ginger, JanusLester eta DJ Ibon.
 
Abenduak 6, asteazkena. San Nikolas eguna
10:30. V. Kamel Ziani  krosa Muntoko pasealekuaren ondoko parkean. Benjaminak, kimuak eta infantilak.
11:00. Meza nagusia. Salatxo abesbatzak abestuko du.
11:00. Herriko txaranga eta jan-edanaren karroa. Txistorra parrillan ogitarteko txikia euroan salduko da.
Ibilbidea: Mendibeltz, Balea, Arrantzale, Plaza, Aritzaga, Ibai Ondo.
12:00. Dantzari Txikien Dantza Sueltoko Txapelketa plazan, Harribilek antolatuta.
17:00. LH 5etik DBH 2ra arteko gazteen lagunarteko jolasak gaztetxean, Ikastolak antolatuta.
17:00. Pilota partidak. II. Imanol Ibarguren memorialeko infantil mailako binakako finala. Emakumeak: Zabaleta-Mendizabal vs Arrillaga-Erasun.
Gizonak: Orbegozo-Garmendia vs Victor-Aranburu.
17:00. Pello eta Nikolasa erraldoiak, buruhandiak, Danbolin musika eskolako trikitilari taldea eta herriko trikitilari taldea.
18:00. Danbolin musika eskolako bandaren kontzertua.
Ondoren, San Nikolas festetako ekitaldi nagusia. Pello eta Nikolasa, Salatxo, Harribil, Danbolin musika banda eta udal ordezkariak.
San Nikolas festetan omenduak: sukaldari taldea.
19:00. Txurrudiskoteka, gaztetxean.
20:00. Erromeria, plazan: Trikizio.
22:00. Bertso saioa, Karela kiroldegian: Andoni Egaña, MaialenLujanbio, Miren Artetxe, Amets Arzallus eta Agin Laburu bertsolariekin. Gaiak jartzen: Iker Iriarte.
23:00. Erromeria, plazan: Trikizio.
 
Abenduak 7, osteguna. San Nikolas bigarrena eta parranda eguna
10:00. Jubilatuentzat hamaiketakoa, Zaharren babeslekuan.
11:00. Haur eta Lehen Hezkuntzako umeentzat jolasak plazan, Ikastolak antolatuta.
12:00. 10-14 urte bitartekoen Dardo Txapelketa, Bikamiotan.
12:00. Sagardo dastaketa: Urdaira, Izeta, Satxota, Saizar, Lizeaga eta Aburuza sagardotegiekin.
Hamar tragoko bonoa, 5 euro. Edalontzia 2 euro (edalontzia itzuliz gero, dirua itzuliko da). Ikastolak pintxoak eskainiko ditu 2 eurotan.
12:00. Gorlizko Txerokiekin kantu jira, kalez kale. Ibilbidea:  Ibai Ondo, Aritzaga, Plaza, Eusko Gudari, Arrantzale, Kiroldegia.
14:30. Herri bazkaria Karela kiroldegian
Menua: otarrainxkak, hestekiak, tortila eta txahal sahieskia parrillan. Postrea. Kafea. 18 euro.
Menu beganoa: gari zainzuriak parrillan, pistoa, babarrun zuriak onddoekin. Postrea. Kafea. 15 euro.
Haurren menua: makarroiak tomatearekin, patata tortilla. Postrea. 8 euro.
Ondoren, kantu jira eta kuadrillen arteko jolasak, txosna batzordeak gidatuta.
17:30. Kuadrillen eta familien igoera Hamarru elektrotxarangarekin, Pello eta Nikolasa erraldoiekin eta buruhandiekin.
19:30. Erromeria, plazan: Joselu Anaiak.
23:00. Erromeria, plazan: Joselu Anaiak.
 
Abenduak 8, ostirala. San Nikolas hirugarrena
10:00. Ikastolak eta Zastek antolatutako saskibaloi festa solidarioa.
12:00. 10 urtez azpikoen Dardo Txapelketa, Bikamiotan.
Goizean. Gure Boza otxotea.
12:00. Escamot catala emanaldia kalez kale, Talai Mendiko dantzariekin. Ibilbidea: Ibai Ondo, Aritzaga, Plaza.
16:30. Haur eta gazteentzat herri kirolak plazan, Joseba Ostolaza eskolako kirolariekin eta Zaragueta Herri Eskolako gurasoekin.
17:00. Helduen Dardo Txapelketa Bikamiotan.
17:30. Pello eta Nikolasa erraldoiak, buruhandiak eta Danbolin musika eskolako txistu taldea.
17:30. Joseba Ostolaza eskolako ikasleen herri kirol erakustaldia plazan. Oriotarrak kanpotarren kontra aizkoran, harrijasotzen, trontzan eta txingetan.
Oriotarrak: Iñigo Landa, Gorka Etxeberria, Aimar Galarraga, Aroa Sanchez, Udane Ostolaza, Elene Ostolaza, Garazi Ansa eta Xiker Larrea.
Kanpotarrak: Jon Goenatxo, Xabier Guzta, Imanol Lartain, Ane Zinkunegi, Olaia Esnaola, Josu Urbieta, Gari Garmendia, Estefania Etxebeste eta Asier Altuna.
18:00. Herriko txaranga. kalez kale. Ibilbidea: Plaza, Eusko Gudari, Arrantzale, Plaza, Aritzaga, Ibai Ondo, Aita Lertxundi, Plaza.
18:30. Talo tailerra haurrentzat eta taloak, plazan, Zaragueta Herriko Eskolak antolatuta. Taloa 2,5 eurotan salgai.
19:15. Gipuzkoako Lokotx Bilketa Txapelketa, moilako errepidean.
19:30. Kontzertua: UT!
Euskal kantu mitikoen bertsioak: Errobi, Itoitz, Benito Lertxundi, Ruper Ordorika, Niko Etxart, Hertzainak eta abar.
23:00. Zilibito Records taldearen kontzertua.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!