San Nikolas jaiak 2023

Hasi dira sanikolasak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abe. 5a, 20:35

Urteetan herriko ekitaldi eta jaietan otorduak prestatzen aritu da herriko kuadrilla bat, eta aurtengo sanikolasetan horiek egindako lana aitortu eta omendu egingo ditu udalak. Gaur beraiek bota dute sanikolasei hasiera emateko txupinazoa eta giro ederra jarri dute udaletxeko balkoitik.

Pello eta Nikolasa erraldoien eta buruhandien kalejirarekin abiatu dira jaiak Orion, eta udaletxeko balkoitik botatako txupinazoak eman die hasiera ofiziala festei. Aurten, urteetan herriko ekitaldi eta jaietan otorduak prestatzen boluntario aritu den kuadrilla arduratu da txupinazoa botatzeaz, hainbeste urtetan herriaren alde egindako lana aitortzeko. Bihar, San Nikolas Egunean, egingo diete omenaldia plazan 18:00etan hasita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!