San Nikolas jaiak 2023

Herritarrak kalera atera dira San Nikolas eguna ospatzera

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abe. 6a, 13:26

Goizean, kirolak eta kulturak izan dute tartea San Nikolas egunaren lehen zatian, eta arratsalderako ekimen sorta zabala antolatu du festa batzordeak eguna borobiltzeko.

San Nikolas eguna berezia da oriotarrentzat, eta gaurkoan goizean goizetik ekimenez beteta argitu du egunak. Kamel Ziani Krosak ireki du egitaraua, eta berrehundik gora haur eta gaztetxok parte hartu dute kirol hitzorduan. Gipuzkoako txoko guztietatik etorritako korrikalariak (benjamin, alebin eta infantil mailakoak) eta euren familiak bildu dira, eta giro paregabea izan da Muntoko zelaian.

Kirolaz gain, kulturak ere izan du tartean goizean zehar. Izan ere, herriko txaranga gazteak kaleak zeharkatu ditu jan-edan karroarekin batera, plaza inguruan ez ezik, festa herriguneko beste hainbat txokotara zabalduz. Salatxo abesbatzak kantatu du San Nikolas Eguneko Mezan eta eguerdian Dantzari Txikien Dantza Sueltoko Txapelketak girotu du plaza, Harribilek antolatuta.

San Nikolas Eguna borobiltzeko arratsalderako ere ekimen sorta zabala antolatu du festa batzordeak. Hona hemen egitaraua:

17:00. LH 5etik DBH 2ra arteko gazteen lagunarteko jolasak gaztetxean, Ikastolak antolatuta.
17:00. Pilota partidak. II. Imanol Ibarguren memorialeko infantil mailako binakako finala. Emakumeak: Zabaleta-Mendizabal vs Arrillaga-Erasun.
Gizonak: Orbegozo-Garmendia vs Victor-Aranburu.
17:00. Pello eta Nikolasa erraldoiak, buruhandiak, Danbolin musika eskolako trikitilari taldea eta herriko trikitilari taldea.
18:00. Danbolin musika eskolako bandaren kontzertua.
Ondoren, San Nikolas festetako ekitaldi nagusia. Pello eta Nikolasa, Salatxo, Harribil, Danbolin musika banda eta udal ordezkariak.
San Nikolas festetan omenduak: sukaldari taldea.
19:00. Txurrudiskoteka, gaztetxean.
20:00. Erromeria, plazan: Trikizio.
22:00. Bertso saioa, Karela kiroldegian: Andoni Egaña, MaialenLujanbio, Miren Artetxe, Amets Arzallus eta Agin Laburu bertsolariekin. Gaiak jartzen: Iker Iriarte.
23:00. Erromeria, plazan: Trikizio

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!