San Nikolas jaiak 2023

Bideoa: Dantzari Txikien Dantza Suelto Txapelketa, osorik

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abe. 7a, 09:00

Atzo eguerdian, San Nikolas jaietako Dantzari Txikien Dantza Suelto Txapelketa jokatu zen Orion. Orain saio osoa ikusgai dago Karkara.eus atarian.

Atzo Dantzari Txikien Dantza Suelto Txapelketan zortzi bikotek parte hartu zuten. Lehia estua izan da parte hartzaileen artean eta, azkenean, Enara Artola eta Mikel Esnaola lezotarrek irabazi zuten txapelketa; bigarren sailkatu ziren Onditz Esnaola lizartzarra eta Jurgi Errandonea andoaindarra, eta hirugarrenak izan ziren June Izagirre eta Jare Labaka azpeitiarrak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!