Altxa Burua Orio ekimena aurkeztuko dute astelehenean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abe. 9a, 14:00
Haurrak pantailei begira. (Freepik)

Aurkezpenean parte hartuko dute Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabal Nerabeen Garrasia liburuaren idazleek. Gaiarekin interesa duten gurasoak aurkezpenera gonbidatu dituzte taldeko kideek. 

Badira hiru urte inguru Orioko guraso talde bat elkartzen hasi zela mugikorrek eta internetak haurrengan izan dezaketen eraginaz kezkatuta. Elkarlanaren ondorioz, hasierako taldetxoa herri mailakoa izatera pasatu da, eta astelehenean, hilak 11, Altxa Burua Orio egitasmoa aurkeztuko dute 18:30ean Salatxo aretoan.

Aurkezpenean parte hartuko dute Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabal Nerabeen Garrasia liburuaren idazleek. Gaiarekin interesa duten gurasoak aurkezpenera gonbidatu dituzte taldeko kideek. 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!