...txio

Andoni EgaƱa - Berria 2023ko abe. 9a, 13:30
Nikolas zendoia bertsolaria. (Aritz Mutiozabal)

Nikolasi deitzeko modua izan zuen atzo hizpide Andoni Egañak Berria egunkariko Hitz etzanak iritzi atalean.

Nikolas Zendoiari irakurri diot Nikolasi Mikolax deitzearen egokitasunaz, aldareetako santuaren izenaz ari zela: «Eta zer dauka txarra Mikolax izenak? Hobea litzateke, bai, Orion ere horrela deituko baliote zatartxio horri. Eta Lasturren, eta ez dakit non». Atentzioa eman dit, eta ez hain juxtu izenarenak…

Albo-hizkuntzetatik edo hizkuntzarik handienetatik hartzen ditugu esanindarra lortzeko erabiltzen ditugun makuluak. Oso zabaldu da, esaterako, jatorri anglosaxoia duen esamodu hau: «Zerri bat da, baina gure zerria»; «Harroputz bat da, baina gure harroputza»; «Egoskor hutsa da, baina gure egoskorra».

Hizkuntza bakoitzak garatzen ditu xehetasunerako bere mekanismoak. Arestian aipaturiko esamodu horren premiarik ez genuke, geurea ongi transmititzen asmatu izan bagenu. Zatartxio deitzen dio Zendoiak Orio edo Lasturko San Nikolasen irudiari. «Zatarra da, baina gure zatarra» lehen horrela adierazten zen. Bi silaba erantsi eta kritika eta kariñoa aldi berean eman aditzera. Baldarrari, gurea bada, baldartxio deitzen zaio. Narratsari, txukuntzio. Eta transmisioaren galera betiere mingarri bada, kasu honetan are da mingarriagoa. Umeei, gure umeei, zuzentzen baitzitzaion maizen esamodu hori. Haiexei ez diegu irakatsi.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!