San Nikolas jaiak 2023

Eguraldi goibela alaitzen lagundu dute Escamot catala taldeko kideek

Onintza Lete Arrieta 2023ko abe. 8a, 13:01

Eguerdi partean musika saio bizi-bizia eskaintzen ari dira Kataluniatik etorritako kideak, eta hangoak eta bertakoak nahasian aritu dira dantzan, Talai Mendiko kideak ere haiekin baitabiltza gorputzak astintzen.

Gaur amaituko dira sanikolasak, eta eguraldi goibela egokitu da beste behin festen azken txanpan. Ordea, ez dago etxean gelditzeko aitzakiarik. Eguerdi partean plazara gerturatu direnak, behintzat, majo alaitu dira Escamot catala Kataluniako musika eta dantza taldearekin.

Saio bizi-bizia eskaini dute, eta dantzan jarri dute plazaka jende; bai Kataluniatik etorritakoak, bai bertakoak, haiekin baitabiltza Talai Mendiko dantzariak ere.

Ikusi sanikolasetako egitaraua, hemen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!