San Nikolas jaiak 2023

266 taupada solidario saskibaloian

Onintza Lete Arrieta 2023ko abe. 8a, 14:00

Goiz osoan zehar 3x3 saskibaloi txapelketa solidarioan jokatzen aritu dira Orioko, Zarauzko eta Getariako neska-mutilak, sanikolasetan ohikoa bihurtu den hitzorduan. Zast saskibaloi taldeak eta Orioko Herri Ikastolak antolatu dute, eta partaideek eramandako janaria herriko janari banaketarako erabiliko dute.

Sanikolasak agurtzeko modu paregabea eskaini diete Zast saskibaloi taldeak eta Orioko Herri Ikastolak herriko eta inguruko gaztetxoei aurten ere: 3x3 saskibaloi txapelketan parte hartzea; ondo pasatzearekin batera, gainera, janari bilketa egin dute denen artean, gero Caritasek eta Gizarte Zerbitzuek herrian bana dezaten gehien behar dutenen artean.

Orioko, Zarauzko eta Getariako 266 gaztetxok eman dute izena saskibaloian aritzeko, eta talde bakoitzak poltsa bete janari ekarri du trukean. Janariaz gain, txapelketan zehar borondatea eskatu dute antolatzaileek, jasotako diru horrekin janari freskoa erosi ahal izateko. Gainera, txapelketaren berri ematerakoan mantak ere eskatu zituzten, "kale gorrian daudenentzat".

Ikusi hemen sanikolasetako azken eguneko egitaraua.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!