Gaur arratsaldean eta bihar goizean ere zabaldu egingo dute Saregileko bigarren eskuko azoka

Andrea Zipitria 2023ko abe. 16a, 13:00

Bigarren eskuko arroparen azoka egin berri dute lehen aldiz Saregilen, eta herritar asko gerturatu da bertara. Horregatik, gaur arratsaldean eta bihar goizean ere zabaldu egingo dute.

Herritar asko gerturatu da Saregilek lehen aldiz antolatu duen bigarren eskuko azokara. Antolatzaileek azaldu dute salmenta polita egin dutela larunbat goizean zehar, eta "oso gustura" daudela herritarren erantzunarekin. Hori dela eta, luzatu egingo dute azokaren ordutegia. Gaur arratsaldez ireki egingo dute, 16:00etatik 19:00etara. Bihar, berriz, goizez egongo da zabalik ondorengo ordutegian: 10:00etan hasi eta 14:00ak arte.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!