Jostailuei eta liburuei bigarren bizi bat emateko egin dute truke azoka Orion

Andrea Zipitria 2023ko abe. 17a, 10:00

Atzo goizean jostailu eta liburu truke azoka egin zuten herriko plazan Herrio natur taldeak herriko ikastetxeekin elkarlanean antolatuta.

Herrio natur taldeak herriko ikastetxeekin antolatuta, jostailu eta liburu truke azoka egin zuten atzo, herriko plazan. Gabonen bueltan egin ohi dute ekimena, jostailuei eta liburuei bigarren bizi bat eman, kontsumizioa murriztu, eta elkartasuna eta lankidetza bultzatzeko helburuarekin.

Jende asko gerturatu zen azokara, eta bertaratu ziren herritarrek erabiltzen ez dituztenak eraman, eta beste bat hartzeko aukera izan zuten truke azokan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!