Oriotarren erantzuna "ikaragarria" izan da asteburuko arropa bilketan

Andrea Zipitria 2023ko abe. 18a, 14:30

Erein taldeak arropa, mantak eta beste hainbat material biltzeko postua jarri du asteburuan, herrian. Antolatzaileak gustura agertu dira lortutakoarekin. Bildutako guztia Donostiako Harrera Sarrera bideratuko dute.

Donostialdeko Harrera Saretik jasotako eskaerari erantzuna emanaz, Erein taldeak, arropa, mantak eta beste hainbat material biltzeko postua jarriko du asteburuan herrian. Bertatik azaldu dute, herritarren erantzuna "ikaragarria" izan dela: "denbora gutxian hiru bilketa egin ditugu Orion, eta herritarrek oso ondo erantzun dute". 

Oraingo honetan, Donostiako Harrera Sarera bideratuko dute bildutako guztia. Arropa eta mantak bildu dituzte batik bat, baina kuriositate gisa, bizikleta bat ere jaso dutela azaldu dute. Horregatik guztiagatik, esker oneko hitzak eman nahi dizkie herritarrei.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!