Herritarren doinuak

Bost kantu kutunak: Nerea Ostolaza

Karkara 2023ko abe. 27a, 09:30
Nerea Ostolaza

Udako oporretan egin bezala, Gabonen atarian berriro jarri dugu martxan herritarren doinu kutunak ezagutzeko atal hau. Bigarren bost doinuak Nerea Ostolaza Salatxo abesbatzako eta Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteko kidearenak dira.

 

1.-Culture club. Karma Chameleon

 

Nazioko zein nazioarteko pop-a gustuko izan ditut betitik: Alasca, Loquillo, Rod Stewart, eta Police, esaterako. Guztien artean, bereziki Karma Chameleon kantu hau dut gustukoen. Entzuten dudan bakoitzean, poza eta alaitasuna sentiarazten ditut, kezkarik gabeko mundu baten desio.

2.- Alaska. Como pudiste hacerme esto a mi

 

Alaska artista handiaren kantu mitikoa da, nire gaztetako parrandak ekartzen dizkit gogora.

3.- Vetusta Morla. 23 de junio

 

Orain dela urte gutxi izan nuen talde honen berri. Oso ahots berezia du abeslariak; letrak ere politak dira, eta bihotzeraino sartzen diren horietako doinuak ditu. Horien guztien artean, 23 de junio iruditzen zait politena, bi maitaleen arteko amodiozko istorioa da.

4.- Izaro eta Mikel Urdangarin. Errefuxiatuarena

 

Irratian entzuten dudan bakoitzean hasten naiz abesten. Izaro eta Mikelen ahotsak elkarrekin entzutea, gozamena da, eta abestiaren letrak, berriz, gaur egungo arazo larri bat jartzen du agerian.

5.- Gatibu. Aske maitte

Hau entzun eta dantza egiteko gogoa jartzea bat izaten dira. Karma Chameleonen antzera, askatasuna, errespetua, poza, alaitasuna, laguntasuna eta bizitza sentiarazten dizkit.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!