Herritarren doinuak

Bost kantu kutunak: Juan Pablo Aroztegi

Erredakzioa 2024ko urt. 3a, 09:00
Juan Pablo Aroztegi Esnaola. (Utzitakoa)

Udako oporretan egin bezala, Gabonen atarian berriro jarri du martxan Karkarak herritarren doinu kutunak ezagutzeko atala. Hirugarren astean, Juan Pablo Aroztegi Orioko eta Aiako apaizak aukeratu ditu bost abestiak.

  • Don't Look Back in Anger (Oasis)

80ko eta 90ko hamarkadetan pop eta rock asko entzuten nuen: Blur, Oasis, Offspring, Dire Straits, The Police, Elton John, Radiohead... beranduago Muse... Sarritan jartzen ditut halako abesti zerrendak. Zaila da kantu bat aukeratzea, baina hemen doa gustukoa dudan Oasisen bat.

  • Piano kontzertua (Rachmaninov)

20 urterekin musika klasikoa deskubritu nuen. Nire sorpresarako, Chopin, Liszt, Bach, Schumann edo Rimsky-Korsakov entzuten ikusi nintzen. Ordutik ez dut utzi. Hemen doa Rachmaninoven piano kontzertu hunkigarri bat.

 

  • Throne Room (John Williams)

Garai zinemazaleak izan ditut. Musika bikaina dago filmetan, eta horregatik mundu hau presente eduki nahi dut zerrenda honetan. Konpositore bat aukeratu beharko banu, John Williams izango litzateke. Hemen doa indarra eta aldi berean fintasuna duen bere pieza bat.

  • Alto e glorioso Dio (Marco Frisina)

 

Bost urtez bizi izan naiz Italian. Asisko San Frantzisko fededun pobrearen otoitz hau aukeratzen dut, Marco Frisinak musikatua.

  • Oi Bethleem (Aita Donostia)

Euskal kantuak txikitatik bizi izan ditut etxean. Altxor asko ditugu, baina Eguberrietan gaudenez, Gabon kanta bat aukeratzen dut, urtero familiako festa giroan abestu duguna.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!