Altxa Burua Orio taldearen kanpaina martxan dago

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abe. 21a, 12:53

Aurrerantzean, pegatina identifikagarria ikusten dutenean, haurrek eta nerabeek jakingo dute establezimendu edo zerbitzu horretako telefonoa erabil dezaketela behar duten deia egiteko.

Abenduaren 11n aurkeztu zuten Altxa Burua Orio taldea, haur eta nerabeen artean sakelako telefonoen erabilera murrizteko eta lehen gailua eskuratzeko adina atzeratzeko helburuz. Asmo horretatik abiatuta, egitasmo berria jarri dute martxan herrian, eta atzo hasi ziren taldeko kideak pegatina identifikagarriak jartzen proiektuarekin bat egiten duten saltokietako erakusleihoetan eta udal eraikinetan. Hala, aurrerantzean haurrek eta nerabeek pegatina hori ikusten dutenean jakingo dute bertako telefonoa erabil dezaketela behar duten deia egiteko. Herriko ia 40 gunek eskainiko dute horretarako aukera, tartean dira Arkupe elkarteko establezimenduak eta udaleko zerbitzuak.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!