'Herribil' ikuskizuna eskainiko dute gaur gauean kiroldegian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abe. 22a, 11:53
Iaz 'Hegaldia' ikuskizuna eskaini zuten Gabonen bueltan Harribil eta Talai Mendi dantza taldeek. (Arnaitz Rubio Aprea)

Herriko kultur eragileek elkarlanean prestatu dute emanaldia. Bertan izango dira Harribil dantza taldea, Salatxo abesbatza, Danbolin Musika eta Dantza Eskola, Talai Mendi elkartea eta beste zenbait eragile.

Gabonen bueltan ohitura da Orion kultur eragileek elkarlanean sortutako dantza eta musika ikuskizuna taularatzea. Aurtengoan ere ez dute hutsik egin, eta emanaldi borobila antolatu dute Harribil dantza taldeak, Salatxo abesbatzak, Danbolin Musika eta Dantza Eskolak, Talai Mendi elkarteak eta beste zenbait eragilek elkarlanean. Gaur izango da saioa, 22:00etan hasita Karela kiroldegian, eta herritarrak saioaz gozatzera gonbidatu dituzte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!