Kolorez betetako Gabonetako kontzertua eskaini zuten atzo Orioko plazan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abe. 22a, 14:00

Eguraldiak ez zuen zapuztu hitzordua, eta kontzertuaz gozatzera bertaratu ziren herritarrak ere kantuan jarri zituzten Danbolin musika eskolako ikasleek eta Salatxo abesbatzako kideek.

Atzo arratsaldean Orioko plazako oholtzara igo ziren Danbolin musika eskolako ikasleak eta Salatxo abesbatzako kideak, eta kolorez betetako Gabonetako kontzertu alaia eskaini zuten bertan.

Eguraldiak ez zuen zapuztu hitzordua, eta emanaldiaz gozatzera bertaratu ziren herritarrak ere kantuan jarri zituzten haur eta helduek.

Gabonetako abestiak eta herriko hainbat kantu eskaini zituzten jendaurrean, Gabon giroko mozorroz jantzita, eta kolorea eta musika izan ziren protagonista magiaz betetako kontzertuan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!