Bihar arratsaldean Olentzero eta Mari Domingi iritsiko dira Oriora

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abe. 23a, 12:30
Olentzero eta Mari Domingi. (Orioko Udala)

Bihar, 17:30ean hasita, Arkupe elkarteak txokolate beroa eskainiko du plazan, eta 17:45etik aurrera, sorginek haurren gutunak jasoko dituzte. 18:00etan emango diote hasiera ikuskizunari.

Iritsi dira Gabonak, eta haur, gazte zein helduak Olentzero eta Mari Domingiren zain daude dagoeneko. Aurtengoan ere harrera beroa egingo diete Orion, eta ekimena antolatzen duen Lera taldeak dena prest du igande arratsalderako. Gabon Egunean, arratsaldean, iritsiko dira Olentzero eta Mari Domingi herrira. Ekitaldia 17:30ean hasiko da. Lehenik eta behin, Arkupe elkarteak txokolate beroa eskainiko du plazan, eta 17:45etik aurrera, sorginek haurren gutunak jasoko dituzte. 18:00etan emango diote hasiera ikuskizunari, eta Mari, sorginak, Basandere eta Basajaun, artzainak eta ttuntturroak plazan elkartzen joango dira pixkanaka, Mari Domingirekin eta Olentzerorekin juntatzeko. Ondoren, guztiak batera ibilbidea egingo dute herrian barrena.

Ekitaldia dela-eta, herriguneko zirkulazioa itxita egongo da igandean 16:30etik aurrera, eta sarrera-irteerak Txanka-Hondartza bidetik egin beharko dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!