Herria bilduz Gabonetan

Aritz Mutiozabal 2023ko abe. 23a, 10:00

'Herribil' ikuskizuna eskaini zuten atzo Harribil dantza taldeak, Salatxo abesbatzak, Danbolin Musika eta Dantza Eskolak, Talai Mendi elkarteak eta hainbat eragilek, Karela kiroldegian. 

Gabonak familiartean eta lagunartean ospatzeko datak dira, baina bata herria elkartzea ere. Hain justu ere, Orioko kultur eragileek Herribil izenarekin taularatu zuten atzo gauean, elkarlanean sortutako dantza eta musika ikuskizuna dotorea.

Aurtengoan ere ikusgarria izan da Harribil dantza taldeak, Salatxo abesbatzak, Danbolin Musika eta Dantza Eskolak, Talai Mendi elkarteak eta beste zenbait eragilek elkarlanean eskainitakoa. Herritarrek gozatu ederra hartu zuten emanaldiarekin.

Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!