Beso zabalik hartu dituzte Olentzero eta Mari Domingi

Andoni Elduaien 2023ko abe. 25a, 11:00

Jende andana bildu da Orioko kaleetan bi ikazkinei harrera beroa egiteko. Gainera, ez dira bakarrik iritsi pertsonaia mitologikoak izan baitituzte bidelagun.

Euska Herri osoko beste hainbat txokotan bezalaxe Olentzero eta Mari Domingiren bisita jaso dute bart oriotarrek. Iluntzean iritsi ziren Oriora eta kaleak jendetz beteta zeudela hartu zituzten. Haiekin batera, astoak, Basajaun, Mari, sorginak eta beste hainbat pertsonaia mitologiko iritsi ziren.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!