Herriko plazako belar metak su hartu du goizaldean

Aritz Mutiozabal 2023ko abe. 25a, 11:45
Goizean, belar meta zabalduta suhiltzaileek itzaltzeko erabiltzen duten aparrez estalita. (utzitakoa)

Suhiltzaileek 06:00 aldera jaso dute abisua eta berehalakoan bertaratu dira sua itzaltzera.

Herriko plazan zegoen belar metak su hartu du gaur goizaldean, eta suhiltzaileek itzali egin dute. 06:00 aldera jaso dute abisua suhiltzaileek eta berehala bertaratu dira lekura. Larunbatean erakustaldi gisa altxa zuten belar meta sutan topatu dute, eta sugarrak azkarrago itzaltze aldera, belarra zabaldu egin dute.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, ez dakite zerk eragin zuen sutea, eta printzipioz, horretan geratuko litzateke kasua.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!