Gaur eman beharko da izena Erregeen desfileko danborradarako

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko abe. 27a, 10:30
2023ko urtarrilaren 5ean Erregeen desfileko haurren danborrada. (Aiora Larrañaga)

Urtarrilaren 2an, 3an eta 4an egingo dituzte danborradako entseguak, eta bertan parte hartzeko izen-ematea gaur arratsaldean egin beharko da kultur etxean. 

Ohitura da Orion urtarrilaren 5ean, Erregeen desfilearekin batera, haurren danborrada egitea. Antolatzaileak azaldu dute entseguak urtarrilaren 2an, 3an eta 4an izango direla, goizeko 11:30ean, Ikastolako pergolan. Bertan parte hartu nahi dutenek gaur eman beharko dute izena, 18:00etan, kultur etxean, eta izena ematen duen haur bakoitzeko heldu batek ere parte hartu beharko du desfilean. 

Aurten, gainera, aldaketa izango da danborradan, Lehen Hezkuntza 1. eta 2. mailako haurrek danborra jotzeko aukera ere izango dutelako. Orain arte panderoa jo izan dute, baina haurren eskaerari kasu eginda, aldaketa egitea erabaki dute antolatzaileek. Dena dela, parte hartzaile guztientzat danborrak ez daudenez, etxetik ekarri beharko dute danbor txikia haurrek, ikastetxeetan San Sebastian eguneko jaialdirako erabiltzen dutena bera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!