Ispirit taldearen gospel kontzertua izango da gaur

Aritz Mutiozabal 2023ko abe. 27a, 12:00
Ispirit hirukoa kantuan. (Gospel Zikloa)

San Nikolas eliza eskainiko du hirukoak Rivers of Babylon emanaldia, 19:30ean hasita.

16. Gospel Zikloaren barruan, Ispirit hirukoak kontzertua eskainiko du gaur arratsaldean San Nikolas elizan. Rivers of Babylon izeneko emanaldia eskainiko dute Lidia Insaustik, Noa Egigurenek eta Lide Hernandok osatutako taldeak, 19:30etik aurrera, doako sarrerarekin.

Gospel Zikloaren emanaldia Gabon garaiko ezinbesteko hitzordua bihurtu da Orion, eta Ispirit taldearen proposamena ez da nolanahikoa izango. Indarrez eta erritmoz beteriko emanaldia izango da, zeinean gospeleko emakumeen ahotsak errepasatzen dituen, baita soul generoaren abesti espiritual batzuk ere.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!