Gustura aritu dira euskal mitologian oinarritutako jolasekin

Aritz Mutiozabal 2023ko abe. 27a, 15:00

Jokai konpainiak proposatutako jolasak izan dituzte herriko haurrek goiz-eguerdian herriko frontoian.

Gabonetako egitarauen barruan, gaur goizetik eguerdi partera euskal mitologian oinarritutako jolasekin gozatzeko parada izan dute herriko neska-mutilek. Jokai konpainiak prestatutako proposamenak topatu dituzte, hau da, jolas inklusibo, autonomo, sortzaile eta kooperatiboak.

Hasiera batean, Karela kiroldegian egitea aurreikusita baldin bazegoen ere, azken unean herriko frontoira aldatu dute egitasmoa. 12 urte arteko haurrak bakarka edota gurasoen laguntzaekin aritu dira jolasean, 10:30etik 13:30era.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!