Olatz Zugastik kontzertua emango du urtarrilaren 28an Orion

Maria Maya Manterola 2023ko abe. 30a, 10:30
Argazkia: Aritz Mutiozabal.

Apirilean kaleratutako Hitzño bat erran eta, banua berhala diskoko abestiak entzun ahal izango dira zuzenean. Dagoeneko eskuratu daitezke sarrerak. 

Olatz Zugasti abeslari eta arpa jotzailearen kontzertua izango da urtarrilaren 28an Orion. Hernaniarrak bere bizilekuan aurkeztuko ditu bere ibilbideko zazpigarren diskoko lanak. Dagoeneko eskuratu daitezke sarrerak, kultur etxean, Kutixi okindegian eta online.

Hitzño bat erran eta, banua berhala apirilan kaleratu zuen Zugastik, eta hainbat estilotatik datozen doinu, erritmo eta soinuekin osatu du diskoko musika. Gizartearen itzaletatik harago begiratzen ahalegindu da hitzetan. Eszenatoki gainean, alboan izango ditu Ander Ederra, Amaiur Cajaraville, Ander Zulaika eta Gratxina Lertxundi taldekide eta lagunak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!