Bertso-poteoa egingo dute bihar, Jon Maia eta Jone Uriarekin

Aritz Mutiozabal 2023ko abe. 28a, 16:00
Herriko txarangak hartuko du parte bertso poteioan. (Karkara)

18:30ean hasiko da Abeslari  kaletik, eta herriko txaranga izango dute lagun ibilbidean zehar.

Ostiral iluntzetako poteoak beste maila bat izango du biharkoan. Hain zuzen ere, urteko azkena izanda, bertso poteoa antolatu dute txarangarekin. Abeslari kaletik abiatuko da egitasmoa, 18:30ean hasita, eta herriko txaranga lagun, bertsotan tragoxkak hartzeko beta izango da kalez kale.

Jon Maia zumaiarra eta Jone Uria algortarra gonbidatu dituzte hitzorduan bertsotan aritzeko, eta hauxe izango da osatuko duten ibilbidea: Abeslari kalea, Herriko Plaza, Aritzaga eta Ibai Ondo. Herritarrak bertan parte hartzera animatu dituzte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!