Giro ederrean jokatzen ari dira Gabonetako III. Eskubaloi Topaketako partidak

Maria Maya Manterola 2023ko abe. 30a, 16:00

Kimuak eta haur-kategorietako jokalariak Karela kiroldegian elkartu dira gaur, eskubaloiaz gozatzeko. Zale ugari gerturatu da partidak bertatik bertara ikustera. 

Orio Eragin eskubaloi klubak jarduera ugari antolatzen ditu Gabon garaian, eta horietako bat da eskubaloi topaketarena. Aurten, hirugarrengoz antolatu du kirol taldeak, eta giro ederra sortu da beste behin ere Karela kiroldegian. 

Goizean goiz hasi dira partidak, eta iluntzera bitarte izango dira kimuen eta haur-kategorien arteko norgehiagokak. Zale ugari ere gerturatu da kirolaz gozatu eta jokalariak bertatik animatzera. Bertaratzen direnek, gainera, Orio Eragin eskubaloi kluba diruz lagundu ahal izango dute otarre eder baten zozketan parte hartuta. Zozketa 19:00etan egingo dute, Karelan bertan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!