Orioko Pilota Elkarteak hiru eguneko dolua ezarri du Urko Pikabea pilotari gaztearen heriotzagatik

Onintza Lete Arrieta 2024ko urt. 2a, 20:21
Urko Pikabea eta kide bat, gorriz, pilota partida bat jokatzen. (Utzitakoa)

Bihartik larunbatera bitartean bertan behera geldituko dira klubaren jardun guztiak, zuzendaritzak jakinarazi duenez. Gaztearen familiari eta ingurukoei doluminak helarazi dizkio pilota elkarteak.

Orioko Pilota Elkarteak hiru eguneko dolua ezarri du Urko Pikabea klubeko pilotari gaztearen heriotzagatik.

Hala, bihartik larunbatera bertan behera geldituko dira klubaren jardun guztiak, zuzendaritzak hedabide honi jakinarazi dioenez.

Pilota elkarteak doluminak helarazi dizkie gaztearen familiari eta ingurukoei.

Futbol txapelketa ere bertan behera

Gazteak Orioko Futbol Taldean ere jokatzen zuen infantil txiki mailan, eta asteazken honetan Orion bertan bost talderen artean egitekoak ziren txapelketa bertan behera utzi du klubak, dolu gisa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!