23. Korrika

Korrika Batzordeak bilera egingo du datorren astean

Onintza Lete Arrieta 2024ko urt. 4a, 09:35

Orioko Korrika Txikia. (IƱaki Agirresarobe)

Bilera irekia izango da, eta nahi duten herritar guztiek parte hartzea izango dute bertan. Hitzordua asteartean izango da, hilaren 9an.

Herriz herri martxan jartzen hasiak dira martxoaren 14an hasiko den 23. Korrika antolatzeko, eta Orion, datorren astean izango da hurrengo bilera. Bilerak irekiak dira, eta beraz, nahi duten herritar guztiek parte har dezakete bertan.

Hitzordua asteartean izango da, hilaren 9an, 18:30ean Kultur Etxean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!