AZTIk egindako ikerketaren arabera, ia ziurra da euskal kostaldean agertutako plastikozko pinportak ez izatea 'Toconao' ontzikoak

Onintza Lete Arrieta 2024ko urt. 11a, 17:22
Orioko Malkorbe hondartzan jasotako plastikozko pinpòrtatxo batzuk. (Onintza Lete Arrieta)

Atzo Bizkaian hartutako laginen lehen azterketen arabera, pinportak ez dira Galiziatik iritsi. Getariako eta Orioko hondartzetan ere agertu dira ale batzuk, eta bihar dute bilera Gipuzkoako kostako herrietako alkateek aldundian, gaia lantzeko.

Azken egunetan plastikozko pinportak agertu dira euskal kostaldean, tartean Getariako eta Orioko hondartzetan, eta AZTIko adituek laginak aztertu dituzte –zehazki, Bizkaiko hondartzetan agertutakoak aztertu dituzte–. Lehen azterketen arabera, ia ziurra da plastiko zati horiek ez direla Toconao ontziak Galiziako uretan galdutakoak. Horixe esan du gaur prentsaurrean Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuak.

Bestalde, bihar bertan gaiaz bilera egitekoak dira aldundiko arduradunak Gipuzkoako kostako herrietako alkateekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!