Futbol Eskolako jardunaldia izango da bihar Mendibeltzen

Andrea Zipitria 2024ko urt. 13a, 14:00

Orioko Futbol Eskolako lau taldeek jokatuko dute partida bihar, Orioko Mendibeltz zelaian.

Bihar Orioko Futbol Eskolako jardunaldia izango da, eta Mendibeltzek hartuko ditu lau partida; alebin mailak 2013ko taldeak, bihar, 9:30ean jokatuko du partida, Usurbil aurkari izango duelarik. Benjamin mailako mutilen 2015ko taldeak, 10:45ean ekingo dio partidari, eta aurkari izango dute Amaika Bat. 

Nesken kasuan, alebinak triangularra jokatuko dute Mendibeltzen, bihar, 12:15etik aurrera. Bertan lehiatuko dira Zumaiako, Orioko eta Zarautz. Aldi berean jardungo dute benjamin neskak. Touringen aurka arituko dira.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!