Jubilatuen eta Pentsionisten Eguneko bazkarirako txartelak hilaren 26an eta 27an jarriko dituzte salgai

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko ots. 11a, 12:15
2023ko Jubilatuen eta Pentsiodunen Eguna, Errasti sagardotegian. (Zaharren Babeslekua)

Martxoaren 14rako antolatu dute bazkaria Aginagako Errasti sagardotegian, eta bertara joan nahi duten bazkideek otsailaren 26an eta 27an erosi behar dituzte txartelak, 16:30etik 18:30era, Zaharren Babeslekuan bertan.

Martxoaren 14an egingo dute aurten Orioko Jubilatu eta Pentsionisten Eguna. Ohiturari jarraituz, eguerdian meza izango da 12:00etan hasita eta, ondoren, 14:00etan bazkaria Aginagako Errasti sagardotegian. Bazkaltzera joateko autobus zerbitzua antolatu du Zaharren Babeslekuak: 13:00etan bi autobus aterako dira eta 13:30ean beste bi. Bueltako autobusa, berriz, 18:00etan izango da.

Sagardotegira joan nahi duten bazkideek otsailaren 26an eta 27an erosi behar dituzte txartelak 16:30etik 18:30era, eta Zaharren Babeslekuko zuzendaritzako kideek azaldu dute txartelak erosteko eguneratuta eduki behar dela bazkide txartela. Sagardotegiko txartelak zehaztutako egunetan erosi ahalko dira, egun horietatik aparte ez baita txartelik salduko; behin txartela erositakoan atzera egiten duenari ez zaio dirurik itzuliko. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!