Odol emaileen ekarpena aitortu dute

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko urt. 17a, 10:55

Odol emaileen aitortza ekitaldian ezin izan zuten omendu guztiek parte hartu. (Orioko odol emaileen taldea)

Aurtengoan sei herritar omendu dituzte: Miren Zuloaga, Jaione Solaberrieta, Maria Begoña Azurmendi, Jose Manuel Aramendi, Juan Daniel Idigoras eta Jose Angel Villagran.

Odol Emaileen Elkarteak odola ematen duten herritarrek egiten duten ekarpena aitortzen du eta pasa den larunbatean banatu zituzten dominak eta intsigniak Orion. Honako herritar hauek jaso dute aitortza:

- 25 odol emate
Miren Zuloaga Orbegozo

- Emakumezkoen artean 40 odol emate
Jaione Solaberrieta Etxeberria
Maria Begoña Azurmendi Sarasua

- Gizonezkoen artean 50 odol emate
Juan Manuel Aramendi Eizagirre
Juan Daniel Idigoras Lanberri

- Gizonezkoen artea odol emate
Jose Angel Villagran Lopez