Itsasontzi batean piztutako sutea itzali behar izan dute suhiltzaileek gaur iluntzean

Onintza Lete Arrieta 2024ko urt. 17a, 19:40
Ertzainen eta suhiltzaileen ibilgailuen argiak, gaur iluntzean Aitzondo inguruan. (IƱigo Gaiton)

Aitzondo parean izan da ezbeharra, baina udaltzainek hedabide honi azaldu diotenez, ez da ezer larria izan, eta une honetan, itzalita dago sua eta normaltasuna da nagusi. 

Ertzainen autoak eta suhiltzaileen ibilgailuak bertaratu dira gaur iluntzean Aitzondora, hango itsasontzi batean sua piztu delako.

Udaltzainek hedabide honi jakinarazi diotenez, itsasontziaren zati zehatz batek hartu du su –ez dute jakinarazi zer partek–, baina ez da ezer larria izan, eta une honetan, konponduta dago arazoa eta normaltasuna da nagusi.

Dirudienez, inork ez du min hartu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!