Miriam Mendoza ipuin-kontalariak urteko lehen saioa eskainiko du datorren astelehenean

Andrea Zipitria 2024ko urt. 18a, 09:26
Miriam Mendoza ipuin-kontalaria saioetako batean.

Ekitaldian parte hartzeko, gonbidapena hartu beharko da aurrez.

Orioko haurrei zuzendutako ipuin-kontalari saioa eskainiko dute kultur etxeko areto nagusian, hilaren 22an, astelehenarekin. Ohi bezala, Miriam Mendozak emango du saioa, 18:00etan. 3 eta 6 urte arteko haurrei zuzendutako ekitaldia izango da.

Ekitaldian parte hartzeko, gonbita hartu beharko da aurrez kultur etxean. Eskuragai daude jada. Udalak gogorazi du 3 urtez azpiko haurrek ezingo dutela saiora sartu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!