Ekain pailazok 'Slapstik' ikuskizuna eskainiko du hilaren 26an Orion

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko urt. 21a, 12:00
Ekain pailazoak saioa eskainiko du urtarrilaren 26an, Orion. (Utzitakoa)

Herriko plazan izango da emanaldia eta Orioko Herri Ikastolak antolatu du.

Urtarrilaren 26an, datorren ostiralean, Orioko herriko plaza haur eta helduen barre algaraz beteko da. Izan ere, Ekain pailazok Slapstik ikuskizuna eskainiko du Orioko Herri Ikastolak antolatuta. 17:30ean hasiko da saioa eta bertaratzen direnek Ekain pailazoaren umoreaz eta malabare eta trikimailuez gozatzeko aukera izango dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!