Ohiko bilkura egingo du bihar Orioko Udalbatzak

Andrea Zipitria 2024ko urt. 24a, 10:16
Orioko udalbatzarra.

Urtarrileko udalbatzarra egingo dute bihar, 19:30ean hasita, eta, besteak beste, bozkatuko dute Zaharren Babeslekuko taberna-jatetxearen mantentze zerbitzua prozedura ireki bidez kontratatzea. 

Bihar udalbatzarra egingo dute Orion. 19:30ean hasiko da, eta Karkararen atari digitalean zuzenean ikusteko aukera izango da.

Gai zerrenda

1.- Onartzea, egoki bada, 2023ko azaroaren 29ko udalbatzarraren ezohiko bilkuraren aktaren zirriborroa eta 2023ko abenduaren 28ko udalbatzarraren ohiko bilkuraren aktaren zirriborroa.

2.- Onartzea, egoki bada, erredakzioan dagoen HAPOaren «2.1 Aita Lertxundi 48-50» eta 1.2 «Sotoak» azpieremurako hitzarmen urbanistikoa.

3.– Hutsik uztea, egoki bada, Orioko «Zaharren babeslekua» taberna-jatetxearen zerbitzua eta garbiketa- eta mantentze-zerbitzua.

4.- Onartzea, egoki bada, Orioko «Zaharren babeslekua» taberna-jatetxearen zerbitzua eta garbiketa- eta mantentze zerbitzua prozedura ireki bidez kontratatzeko baldintza administratibo partikularrak eta baldintza teknikoak.

5.- Eskariak eta galderak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!