Easo abesbatzaren bi taldek girotu dute San Nikolas parrokia

Aitziber Arzallus 2024ko urt. 27a, 12:25

Easo Gazte eta Easo Kapera Gregorianista taldeek Ana Belen Garcia organistaren doinuetara eta Gorka Mirendaren eta Demetrio Esnaolaren zuzendaritzapean abestu zuten, Katedraletako Meza deiturikoan.

Atzo iluntzean, 19:00etan hasita, Katedraletako Meza deitukoa ospatu zuten San Nikolas parrokian, eta Donostiako Easo abesbatzako bi talde izan ziren hura girotzen. Easo Gazte taldeak Gorka Mirenda zuzendariaren aginduetara jardun zuen, eta Easo Kapera Gregorianistak Demetrio Esnaolarenetara, biak ala biak Ana Belen Garcia organistaren doinuek lagunduta.

Hamalau pieza eskaini zituzten ordu eta laurden iraun zuen saioan, eta parrokia bete egin zuten Easokoen ahotsez bertatik bertara gozatzera joandako herritarrek.

(Argazkiak: Joxe Mari Olasagasti)

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!