Orio Arraunketa Elkarteko emakumeen traineruak eta Badok 13 Oriok Portugaleteko XII. Traineru Jaitsiera irabazi dute

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko urt. 29a, 12:33
Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen trainerua Portugaleteko XII. Traineru Jaitsierako bandera atzean dutela. (Joxemari Olasagasti)

Abiatu dituzte neguko traineru estropadak eta Portugaleten jokatu da hitzordua asteburuan.

Oraindik urruti dago uda sasoian jokatzen den traineru denboraldia, baina arraun taldeak hasi dira dagoeneko neguko estropadetan parte hartzen. Igandean, esaterako, Portugaleteko Traineru Jaitsiera jokatu zen eta garaipenarekin bueltatu dira oriotarrak etxera. Alde batetik, Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen trainerua lehen postuan sailkatu zen Maider Etxaniz patroi zutela; 14:05,51 denbora markatu zuten helmugan. Bigarrena izan zen Zumaia hamabi segundora eta hirugarren sailkatu zen Hibaika (14:18,00).

Bestetik, beteranoen kategorian, Badok 13 Orio A taldea izan zen nagusi. Maila horretan hemezortzi taldek parte hartu zuten lehian, eta oriotarrak izan ziren azkarrenak 13:37,45 denbora markatuta. Bigarren eta hirugarren sailkatuak Itsasoko Ama (13:46,15) eta Pentejos (13:49,12) izan ziren, hurrenez hurren.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!