Inauteriak 2024

Ahitu dira inauterietako herri bazkarirako txartelak

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2024ko urt. 30a, 13:28
2023an Orioko frontoian egin zuten inauterietako herri bazkaria. (Aiora Larrañaga Solaberrieta)

Hilaren 24an jarri zituzten salgai eta egun gutxitan agortu ziren sarrerak.

Orioko Udalak jakinarazi duenez, ahitu dira otsailaren 10ean egingo den inauterietako herri bazkarirako sarrerak. Hilaren 24an jarri zituzten salgai kultur etxean, eta egun gutxitan agortu ziren.

Hau izango da otsailaren 10eko programa:

  • 12:00. Burrunba elektrotxaranga, Herriko Plazatik hasita.
  • 14:00. Herri-bazkaria pilotalekuan.
  • 16:00. Oria ibaiko traineru-jaitsiera, errioan.
  • 17:00. Herriko txaranga kalez kale ibiliko da, frontoitik hasita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!