Ibon Arrizabalaga oriotarra da Bai Euskarari elkarteko zuzendari berria

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko ots. 1a, 11:13

Ibon Arrizabalaga Bai Euskarari elkarteko egoitzan. (Bai Euskarari)

Hezkidetza eta sexu hezkuntza arloan eta tratu onen kultura sustatzen lan egin du azken urtetan Arrizabalagak, baina "euskara hasieratik bere interes eta pasioen artean" egon dela aitortu du. "Pozik eta arduraz" hartu du erronka oriotarrak.

Bai Euskarari elkarteak jakinarazi du Ibon Arrizabalaga oriotarra izango dela elkarteko zuzendari berria. Hezkidetza, sexu hezkuntza eta tratu onen kultura ardatz dituen Arremanitz kooperatibako kide izan da haren sorreratik orain gutxi arte, eta orain erronka berria “pozik” eta “arduraz” hartu duela nabarmendu dute. Azken urtetan hainbat arlota lan egin badu ere, "euskara hasieratik egon dela bere interes eta pasioen artean" aitortu du Bai Euskariren webgunerako egindako elkarrizketan: "Lan eta bizi euskaraz da elkartearen leloa eta nire leloa ere horixe da. Ez dut lan egin nahi euskaraz ez den modu batean eta, gainera, euskaraz bizi nahi badugu, ezinbestekoa izango da lan mundua euskalduntzea. Hor eragiteko aukera ematen didan elkarte batean txertatzea motibatzailea, pozgarria eta erronka handia da. Pozik nago".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!