Ane Lindaneren bakarrizketarako gonbitak eskuragarri daude kultur etxean

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2024ko ots. 5a, 16:58
Ane Lindane 'Hasta la potxola me tenéis' liburua eskuetan duela. (Ane Lindane)

Ane Lindanek umorea eta kritika soziala uztartzen ditu bakarrizketetan, eta ahobizarrik gabe hitz egiteagatik ezaguna da.

Ane Lindane aktore eta umoregileak bakarrizketa saioa eskainiko du otsailaren 15ean Orioko Kultur Etxean, 18:30ean hasita. Ahobizarrik gabe hitz egiteagatik ezaguna da umoregile bizkaitarra eta putzuetan sartzeko beldurrik ez du izaten. Beraz, inolaz ere, zeresan sortuko du emanaldiak bertaratzen direnen artean. 

Lindanek umorea eta kritika soziala uztartuz hainbat proiektutan parte hartu du azken urtetan, batzuetan eszenatokietan, besteetan irratian nahiz telebistan. Hain zuzen ere, iaz Hasta la potxola me tenéis liburua argitaratu zuen, Zorrotz.eus hedabidearekin, bakarrizketetan landu ohi dituen hausnarketarako gaiak ardatz hartuta: feminismoa, amatasuna, familia, hezkuntza, etxebizitza eta umorearen mugak, beste hainbat gairen artean.

Ane Lindaneren bakarrizketarako gonbitak kultur etxean izango dira eskuragarri gaurtik aurrera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!