Mirian Mendozaren ipuin-kontaketa saiorako gonbidapenak eskuratu daitezke kultur etxean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko ots. 6a, 10:30
Miriam Mendoza ipuin-kontalaria haurrei saioa eskaintzen. (Azpeitiko Udal Liburutegia)

Miriam Mendozak haurren liburutegitik sei ipuin aukeratzen ditu, 3-6 urte bitarteko umeei kontatzeko.

Miriam Mendoza ipuin-kontalariak saioa eskainiko du otsailaren 19an, 18:00etan, Orioko Kultur Etxeko areto nagusian. Ikasturtean zehar ia hilero eskaintzen du Mendozak ipuin-kontaketa saioa 3-6 urte bitarteko haurrei zuzendua, eta horretarako Orioko liburutegiko seina liburu aukeratzen ditu saio bakoitzean. Modu horretan, umeek eta gurasoek aukera izaten dute Mendozak kontatu dituen ipuinak maileguan hartu eta etxera eraman ahal izateko. Miren Andueza Orioko liburutegiko liburuzainak azaldu duenez, "oso ekimen polita da, haurrek ipuinak entzuten gozatzeaz gain, gurasoek ere seme-alabei ipuin horiek nola kontatu ikasten dutelako. Gainera, Mendozak orritxo bana ematen die kontaketara bertaratzen direnei, saio horretan irakurri dituen ipuinak liburutegiko zein gune eta apaletan dauden zehaztuz".  

Ipuin-kontaketako gonbidapenak eskuragarri daude jada kultur etxean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!