Julian Enriqueren Oroimenezko Traineru Jaitsiera irabazi du Badok 13 Oriok

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko ots. 5a, 15:33
Badok 13 Orio taldea Sestaon izan da asteburuan. (Badok 13 Orio)

Beteranoen kategorian 15 ontzik egin zuten arraunean, eta oriotarrek ia 14 segundoko errenta atera zioten bigarren sailkatu zen Itsasoko Ama taldeari.

Igandean, Julian Enriqueren Oroimenezko 15. traineru jaitsiera jokatu zen Sestaon (Bizkaia), Kaiku arraun elkarteak antolatuta. Estropadan parte hartu zuen beteranoen Badok 13 Orio taldeak, eta bandera irabazi zuen, bigarren sailkatu zen Itsasoko Ama taldeari ia 14 segundoko errenta aterata. Guztira, hamabost ontzik egin zuten arraunean beteranoen kategorian, eta oriotarrek erakutsi zuten sasoi betean daudela, urte berria hasi denetik,  bi bandera lortu baitituzte neguko estropadetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!