Kattalin eta Nenufarrak taldearen kontzerturako gonbidapenak eskuragarri daude kultur etxean

Andrea Zipitria 2024ko ots. 7a, 15:30

Hilaren 23an izango da kontzertua kultur etxean, eta gonbitak eskuragarri daude dagoeneko kultur etxean.

Kattalin eta Nenufarrak taldeak kontzertua emango du hilaren 23an, ostiralarekin, Orion.  19:00etan hasiko da eta gonbitak eskuragarri daude kultur etxean.

Sara Iriartek, Iñaki Rezustak eta Jon Sagarnak osatzen dute taldea, eta pop-rock estiloko musika eskaintzen dute. Unibertsitate giroan sortu zen taldearen ideia 2019an eta 2023an atera zuten lehen diskoa. Sara Iriartek hainbat kantu idatzi zituen bere amonaren heriotzaren ostean eta lehen disko horretan sartu ditu. Otsailaren 23an kantu horiek eta beste batzuk zuzenean entzuteko aukera izango da Orioko Kultur Etxean.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!