Energia berriztagarriko sistema homologatuak instalatzeko hobaria behin bakarrik jaso daitekeela argitu du udalak

Andrea Zipitria 2024ko ots. 8a, 09:30

Energia berriztagarriko sistema homologatuak instalatu dituztenentzako hobarien inguruan azalpenak eman ditu udalak. Etxebizitza berriak edo orain dela gutxi zaharberritutakoek, legez behartuta egon dira energia berriztagarriko sistemak ezartzera. Bada, horiek ere ezingo dute hobaria jaso.

Orioko Udalak zerga-hobariak onartu ditu energia berriztagarriko sistema homologatuak instalatzen dituzten herritarrentzat. Zentzu honetan, ordea, ñabardura bat azaldu nahi izan du, "jasotako eskaerak ikusi ondoren".

Zerga-hobariaren helburua da "herritarrak animatzea energia berriztagarriko sistemak instalatzera". Dena dela, eskatzaile bakoitzak behin bakarrik jaso dezake hobaria, ordenantza fiskaletan zehaztuta dagoen bezala.

Bestalde, badira etxebizitza batzuk, berriak direlako edo orain dela gutxi zaharberritu direlako, legez behartuta egon direnak energia berriztagarriko sistemak ezartzera. Etxebizitza horiek ere ezin izango dute hobaririk jaso.

Baldintzak betetzen dituzten herritarrek, otsailaren 29ra arte eskaerak egiteko aukera izango dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!