Lilatoira joateko autobusa antolatu du Saregilek

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko ots. 10a, 12:30
Iaz izan zen 33. Lilatoia. (Joseba Parrin - Irutxuloko Hitza)

Martxoaren 3an, 08:30etatik irtengo da autobusa Oriotik, eta 13:00etan jarri dute herrira bueltatzeko hitzordua Donostian.

Martxoaren 3an Lilatoia izango da Donostian, eta Saregile Emakumeen Etxeak autobusa antolatu du bertara joateko, "emakumeen lasterketa herrikoian parte hartuko duten oriotarrak elkarrekin" joan daitezen. 08:30etatik irtengo da autobusa Oriotik eta 13:00etan jarri dute herrira bueltatzeko hitzordua Donostian. Hala autobusean joan nahi dutenek honako lotura honetan eman behar dute izena. Prezioa 6 eurokoa izango da eta autobusean joan-etorria eta Saregileko zapia jasoko dituzte izena ematen dutenek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!