Ibon Arrizabalaga: "Euskaraz bizi nahi badugu, ezinbestekoa da lan mundua euskalduntzea"

Larraitz Zeberio Lekuona/Goiena 2024ko ots. 11a, 17:00

Ibon Arrizabalaga de Mingo oriotarra da Bai Euskarari Elkartearen zuzendari berria. Hemezortzi urtean zuzendari izandako Rober Gutierrezi hartu dio lekukoa. Asko egin dela dio oriotarrak, eta, baita ere, asko dagoela egiteko oraindik. "Pozik" eta "arduraz" hartzen du erronka berria.

Bai Euskarari elkarteak hil hasieran jakinarazi zuen Ibon Arrizabalaga oriotarra izango dela elkarteko zuzendari berria. Hezkidetza, sexu hezkuntza eta tratu onen kultura ardatz dituen Arremanitz kooperatibako kide izan da haren sorreratik orain gutxi arte, eta orain erronka berria "pozik" eta "arduraz" hartu duela nabarmendu dute. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!