Ibaian ere izan da festa

Jabi Gonzalez Toston 2024ko ots. 11a, 11:00

Euskal Herriko nahiz kanpoko txoko askotatik etorritako 87 ontzik hartu dute parte Oriaren jaitsieran. Iragarpenak kontrakoa zihoen arren, eguraldia lagun izan dute arraunlariek, eta, hala, ikusle ugari bertaratu dira.

Arraunzaleek ez zioten hutsik egin atzokoan Orion zuten hitzorduari eta dezente bertaratu ziren Oria ibaiaren jaitsiera bertatik bertara ikusteko. Gainera, eguraldia lagun izan zuten, azkenean, nahiz eta eguraldi iragarpenak kontrakoa zioen, hasiera batean. Ez zuen euri tanta bakar bat ere bota probak iraun zuen bitartean. Hala, gustura aritu ziren 87 ontzi parte hartzaileetako arraunlariak. Euskal Herritik ez ezik, Galiziatik edota Herrialde Katalanetatik ere etorri ziren.

Urdaibai eta Arraun Lagunak izan ziren azkarrenak helduen bi kategoria nagusietan, eta hiru bigarren posturekin konformatu behar izan zuten etxeko traineruek; izan ere, emakumezkoek, beteranoek nahiz jubenilek segundo gutxira izan zuten garaipena. Nolanahi ere, ikuskizun aparta eskaini zuten parte hartzaile guztiek bertaratutako ikusleen gozamenerako.

Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea

Erlazionatuak

Lehengo lepotik burua Oriako jaitsieran

Jabi Gonzalez Toston ots 10 Orio

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!