'Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek?' hitzaldia izango da bihar

Andrea Zipitria 2024ko ots. 12a, 11:00
IƱaki Iurrebaso.

Hitzaldia zuzenduko du Iñaki Iurrebaso soziologo, EHUko irakasle eta UEMAko ikerketa-teknikariak. Bihar izango da, 19:00etan, Salatxo aretoan.

Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek? hitzaldia eskainiko du Iñaki Iurrebaso soziologo, EHUko irakasle eta UEMAko ikerketa-teknikariak Orion. Bihar, asteartearekin, jarri dute hitzordua. 19:00etan izango da, Salatxo aretoan.

Iurrebasok doktore-tesia aurkeztu zuen 2023ko otsailean, Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoak garatzen. Euskal Herrirako aplikazio praktikoa izenpean. Tesiak "hankaz gora jartzen ditu euskalgintzak eta erakundeek azken urteetan erabili dituzten diskurtso batzuk eta bide berriak proposatzen ditu". Horien guztiak jarriko ditu mahai gainean, biharko saioan.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!