Korrikako petoak eta banderolak salgai daude euskaltegian

Andrea Zipitria 2024ko ots. 12a, 15:04

Korrika Oriotik igarotzen.

Halaber, kilometro bakarren bat erosteko aukera ere bada oraindik.

Korrika ekimena gerturatzen ari da, eta bertan parte hartzeko petoak edo balkoian jartzeko banderolak nahi dituztenek, euskaltegian dituzte eskuragarri. 5 euroan daude salgai banderolak eta 6 euroan petoak.

Halaber, kilometro bakarren batzuk erosteko aukera bada oraindik Orion. Martxoaren 19tik 20rako gauean pasatuko da Korrika. Gauerdi inguruan iritsiko da Aginagako Mapilera eta 00:30ak pasatuta helduko da plazara. Bertatik Xuai gaineraino joango da.

Zehazki, 10 kilometro egingo ditu Korrikak Orion, aipatutako noranzkoan, eta dagoeneko herriko elkarteek kilometro batzuk erosi badituzte ere, geratzen da bakarren bat salgai. Erosteko interesa dutenek jo dezatela Korrikaren eskualdeko arduradunarengana: Egoitz Dorronsoro (688 891 743).

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!